Herriko aparkalekuei buruzko gogoeta abiatuko du Udalak

Datorren ostegunean, martxoak 12, izango da lehenbiziko gogoeta-saioa eta gaiarekin interesa duten herritar guztiak gonbidatu nahi ditu Udalak. Saioa kultur etxean izango da eta 19:00etan hasiko da.

Herriko aparkalekuei buruzko gogoeta egin nahi du Udalak herritarrekin batera eta, horretarako, zenbait gogoeta-saio antolatu ditu, gaia guztion artean lantzeko. Ostegunekoa izango da aurreneko saioa.

Saioa euskaraz izango da eta herritarrek aukera izango dute beren ekarpenak euskaraz nahiz gaztelaniaz egiteko.