Espainiako Gobernuak gaurko egunez publikatu du Agindu bat BOEn, baldintzak zehazten dituena igandetik aurrera haurrek kalera atera ahal izateko (2020/04/25eko BOEa, SND/370/2020 Agindua).
Hauek dira baldintza horiek
- 14 urtetik beherako haurrak atera daitezke, paseo bat ematera, apirilaren 26tik aurrera
- Ordutegi honen barruan atera daitezke: 09:00etatik 21:00etara
- Bizi diren etxetik kilometro bateko erradioan ibili beharko dute haurrek; gehienez ere, ordubetez
- Heldu bakoitzarekin, gehienez, 3 haur
- Gaixotasun-sintomak dauzkatenek etxean geratu behar dute
- Etxetik ateratzerakoan eta sartzerakoan eskuak ondo garbitu behar dituzte bai haurrek eta bai zaintzaileek
- Paseatzerakoan, segurtasuneko distantzia mantendu behar dute (1-2 metro)
- Haurrekin doan zaintzailea aita edo ama ez bada, gurasoen berariazko baimena eraman behar du aldean
- Orioko parkeak itxita daude eta, beraz, debekatuta dago bertara sartzea
Mila esker aldez aurretik herriko haur guztiei, arauak bete eta arduraz jokatzeagatik, orain arte bezala!