Udal-liburutegiaren oharra, eLiburutegia zerbitzuari buruz

Udal-liburutegiak itxita segitzen du jendearentzat eta ez dago oraindik esaterik noiz ireki ahal izango dituen ateak berriro.

Liburutegia itxita dagoen bitartean, eLiburutegia-ren zerbitzuak baliatu ditzakete erabiltzaileek, eta zerbitzu hori eskura dutela gogorarazteko, ohar hau argitaratu du udal-liburutegiaren arduradunak:

eLiburutegia, doako zerbitzua

eLiburutegia Euskadiko Irakurketa  Publikoko Sareko liburutegiek eskaintzen duten doako zerbitzua da.

eLiburutegiaren bidez, liburu asko irakurri daitezke formatu digitalean, eta aukera dago, baita ere, filmak eta ikus-entzunezkoak online ikusteko.

Liburuen maileguaren iraupena 21 egunekoa da. Gehienez ere, 6 liburu izan ahal dituzu maileguan aldi berean. Filmek, berriz, 72 orduko iraupena dute. Eta 2 pelikula eskatu ditzakezu aldiko.

eLiburutegia erabiltzeko, honako helbidean sartu behar duzu:

www.eliburutegia.euskadi.eus

eLiburutegian sartzeko liburutegiko bazkidea izan behar duzu eta erabiltzailea eta pasahitza jakin behar dituzu.

Bazkide egiteko edo zalantzak argitzeko, idatzi Orioko udal-liburutegira (liburutegia@orio.eus) edo deitu telefonoz Miren Andueza liburuzainari (943 833 377) 09:00etatik 13:00etara bitartean.