Bilkura telematikoa izango da, lehen aldiz, eta, beraz, alkate eta zinegotziek udalbatzarraren aretoan eta nor bere etxetik parte hartuko dute. Bilkura 19:30ean hasiko da eta gai hauek aztertuko dira:
1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren 2020ko otsailaren 27ko ohiko bilkurako aktaren zirriborroa.
2.- Onartzea, egoki bada, Udal Aurrekontu Propioaren 3/2020 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditua transferitzeko modalitatean.
3.- Onartzea, egoki bada, Udal Aurrekontu Propioaren 4/2020 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu gehigarrien modalitatean.
4.- Onartzea, egoki bada, 2020ko Udal Aurrekontu Propioaren kreditu ez erabilgarriak.
5.- Onartzea, egoki bada, Orioko Musika Eskolan egindako ikasketen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala aldatzea, 2020-2021 ikasturteari dagokionez.
6.- Onartzea, egoki bada, Orion 2020-2023 urteetarako turismo-plana garatzeko enkarguaren adjudikazioa.
7.- Lehen onarpena ematea, egoki bada, Orioko Udalak Ortzaika auzoan eta Hondartza eremuan autopista azpian dituen autokarabana-guneen erabilera arautzen duen udal-ordenantzari.
8.- Eskariak eta galderak.