«Indarkeria sexistaren (h)egiak. Hegietatik egiak kontatzera gatoz» izeneko jardunaldia antolatu du Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskolak, Udalaren laguntzarekin.
Jardunaldia Orioko Arraunetxen izango da, azaroaren 21ean, larunbatarekin.
Izen-ematea
Izena emateko epea irekita dago dagoeneko eta komeni da parte hartzeko interesa dutenek lehenbailehen egitea, aforoa mugatuta dago-eta COVID-19ko pandemiagatik.
Izena emateko azken eguna azaroaren 16a izango da. Izena emateko, bi bide hauek erabili daitezke:
- Posta elektronikoz: ahalduntzeeskola@orio.eus
- Telefonoz: 623 178 553 (Eider eta Aizpea)
JARDUNALDIAREN PROGRAMA
Hau da jardunaldiaren egun osoko programa:
9:30 – 9:45
Harrera
9:45 – 10:00
Aurkezpena
10:00 – 11:30
«Nik sinesten dizut: indarkeria matxistari buruzko diskurtsoak eta euren irudikapena komunikabideetan». Samara Velte
Indarkeria matxistari buruz sortzen ditugun mezuek eta hari buruzko irudikapenek eragin handia dute gure iruditeria soziala formatzeko garaian. Prozesu horretan, garrantzia berezia dute komunikabideek eta diskurtso juridikoek. Kasu azterketa bat adibidetzat hartuz, gure inguruan nola jokatu izan duten aztertuko dugu.
11:30 – 12:00
Hamaiketakoa Lakari Kooperatibaren eskutik
12:00 – 13:30
«Ziberindarkeria matxistak eta erresistentziak sarean». Esti Linares
Emakumeen gorputzen kontra eta (hetero)normatibitatea apurtzen duten pertsonen aurka ematen diren ziberindarkeria matxisten inguruan izango da solasaldia. Horrela izanda, praktika profesionalean jasotako esperientziak zein egindako hainbat ikerketatan oinarritutako datuak bilduko dira, ikuspegi orokorra emanez. Era berean, hitzaldiaren helburua sarean ematen diren erresistentziak ere ikustaraztea izango da, izan ere, barnetik bakarrik aldatu eta moldatu daitezke sarean egituratzen diren mekanismo matxistak.
16:00 – 19:00
«Palabras Dislocadas. Conversación sobre abusos sexuales en la infancia». Susana Minguell
«Palabras Dislocadas» haurtzaroko abusu sexualak ikusgarri egiteko eta salatzeko helburuarekin sortutako proiektua da. Azken aldian haurtzaroko abusu sexualak argitara ateratzen ari dira eta, horregatik, inportantea da, sentsibilizazioaz gain, horien aurrean beste begirada bat izatea.
19:00 – 19:30
Itxiera-ekitaldia. Bertsolariak: Ane Labaka eta Uxue Alberdi.