Informazio-saio bat antolatu du Udal Elkarteak, «45+ indartzen» programaren berri emateko

Laster ekingo dio Urola Kostako Udal Elkarteak «45+ Indartzen» ekimenaren 3. edizioari. Funtsean, 45 urtetik gorako herritarrak lan-munduan txertatzeko 40 orduko prestakuntza-programa da. Programan parte hartu nahi dutenek azaroaren 12ra arte daukate izena emateko epea.

Izena emateko orria eskura dago Udal Elkartearen egoitza elektronikoan. Edozein kasutan, tramitazioa elektronikoa egin ezin dutenek, egoitzan elektronikoan dokumentua deskargatu, bete eta Udal Elkarteko egoitzara eraman dezakete.

Ostiralean, informazio-saioa

Aurretik, Urola Kostako Udal Elkarteak informazio -aioa antolatu du: bilera datorren ostiralean izango da, azaroaren 6an, goizeko 10:00etan. Bertan azalduko dira egitasmoaren inguruko xehetasun guztiak.

  • Eguna eta ordua: azaroak 6, ostirala, 10:00etan
  • Non: online izango da; Gotomeeting plataformaren bidez.

Informazio saioan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da galdetegia beteta. Ondoren, saiora sartzeko esteka jasoko du interesdunak bere posta elektronikoan.

Esan bezala, 40 orduko prestakuntza prozesua izango da; 4 orduko 10 saiotan banatua. Ikastaroak bi aste iraungo du: azaroaren 23tik abenduaren 4ra. Saio guztiak goizez izango dira; 09:30etik 13:30era. Taldekako prestakuntzaz gain, partaide guztiek 3 bakarkako saio jasotzeko aukera izango dute.

Argibideak edota informazio gehiago jasotzeko:

Urola kostako Udal Elkartea, Garapen Agentzia
Enplegu eta Lan-orientazio Zerbitzua (Vanessa Garcia, Olaia Sainz)
Tel. 943890808
lanpoltsa@urolakosta.eus