Arkaitz Astiazaran gazte itziartarrak 4.400 km-ko ibilbide bat osatu du, bizikletaz, Euskal Herrian barrena. Guztira, 37 etapatan. 800 herri bisitatu ditu eta 175 mendate igo. Esperientzia eder horren kontakizuna egingo du, bideo eta argazkiz lagunduta. Iraupena: 50 minutu.
Bideo-emanaldia urtarrilaren 15ean izango da, asteazkenarekin, Salatxo aretoan. 19:00etan hasiko da eta sarrera doan da.
Arkaitz Astiazaranek 2013ko udaberrian egin zuen ibilbidea. Motxilan zeraman bideo-kamerarekin hartutako irudiekin osatutako dokumentala da, oso aurrekontu eta baliabide xumeekin, baina gogo eta ilusio handiz. Asmoa, Euskal Herritik irten gabe eta modu xumean zer nolako planak egin daitezkeen erakusetea da; urrutira gabe altxor paregabeak dauzkagu-eta.