Joseba Tapiak bere disko berria aurkeztuko du Orioko kultur etxean: Tximela kapitainaren izarrak.
Ekitaldia 22:00etan hasiko da kultur etxeko areto nagusian. Udaleko Kultura eta Euskara batzordeak antolatu du.
Gonbita jaso behar da, sartzeko
Emanaldia doan izango da; baina, kultur etxeko aretoaren plaza-kopurua mugatua denez, 110 gonbita prestatu ditu Udalak eta, emanaldira sartzeko, beharrezkoa izango da gonbita aurkeztea. Gonbitak kultur etxean jaso daitezke doan urtarrilaren 13tik aurrera (pertsona bakoitzak bi gonbita, gehienez)
Disko berezia
Iazko azaroan aurkeztu zuen diskoa Joseba Tapia kantariak; bere seigarren diskoa da. Gerra zibiliaren garaian, 1937an, Tximela kapitain gazteak (Luis Rezolak) Duesoko presondegian idatzitako bertso eta poemak dauzka oinarri diskoak: gosea, herrimina, fusilamenduak, bizitza osorako kartzelaldia… eta esperantza, hala ere.
Trikitixa albora utzita, gitarraren laguntza soilarekin abestuko ditu kantak Joseba Tapiak, giro goxo baina indartsuko ekitaldian.