Orioko Udalak eta Orioko Arraunketa Elkarteak lankidetza-hitzarmena sinatu zuten atzo udaletxean. Udalaren izenean, Anuska Esnal alkateak sinatu zuen; eta Arraun Elkartearen izenean, berriz, Josu Esnaola presidenteak.
Hitzarmenaren bidez, Arraunketa Elkarteak 82.830 euroko dirulaguntza jasoko du aurten Udalaren aldetik, elkartearen jarduerak finantzatzen laguntzeko.
Hitzarmenaren baldintzak eta diru-kopurua azken urteotako berak dira, nabarmentzeko moduko aldaketarik gabe.