Udal kanpineko zuzendaria
ORIOKO UDALEKO FUNTZIONARIOEN PLANTILLAN HUTSIK DAGOEN UDAL KANPINEKO ZUZENDARIAREN PLAZA JABETZAN HORNITZEKO DEIALDI PUBLIKOA.
Azterketa egunak
- Behin betiko zerrenda eta lehen azterketarako deialdia (PDF)
- Deialdiaren oinarriak
- Deialdiaren oinarriak
Azterketen emaitzak
- Lehen ariketaren emaitzak eta azterketa berrikusteko epea. Iragarkia (PDF)
- Lehen ariketa zuzentzeko txantiloia (PDF)
- Lehiaketa-oposizioa bete gabe geratzea. Ebazpena (PDF)
Deialdiaren helburua
Deialdi honen xedea hau da: lehiaketa-oposizio sistema bidez Udal honetako funtzionarioen plantillan hutsik dagoen udal kanpineko zuzendariaren plaza bat jabetzan hornitzea.
Plaza hori Administrazio Bereziko Eskalan, Zerbitzu Berezietako Azpieskalan, Eginkizun Bereziak motan eta A1/A2 Sailkapen Taldean kokatuta dago.
Lanpostuaren izaera eta uneko behar bereziak kontuan izanik zehaztuko du Udalak urtean urteko lan-jardunaldia.
Hautaketa prozesua gainditzen duten izangaiek lan poltsa bat osatuko dute, lortutako puntuazio-ordenaren arabera. Lan poltsa hori Orioko Udalean lanpostu berdin edo antzekoetan sortzen diren aldi baterako beharrak estaltzeko erabiliko da. Lan poltsa horren iraupena lau urtekoa izango da, plaza betetzen den egunetik kontatzen hasita.