Korrika Kulturalaren programa zehaztu du Orioko Korrika batzordeak

Traducción automática al castellano

Orioko Korrika batzordea urtarrilean hasi zen biltzen, aurtengo Korrikarekin lotutako jarduerak antolatzeko, eta azken bileran zehaztuta utzi zuen Korrika Kulturalaren aurtengo programa. Hau izango da:

MARTXOAK 28, OSTEGUNA

20:00 Olatz Salvador abeslariaren kontzertua kultur etxean. Sarrerak ahituta daude dagoeneko.

APIRILAK 3, ASTEAZKENA

18:30 TXILLARDEGIREN KLIKA dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia Salatxo aretoan.

APIRILAK 6, LARUNBATA

16:30 HITZ-PASA jokoa (euskararekin eta Korrikarekin zerikusia duten galderen jokoa) kultur etxean, Txurrumuski aisialdi elkarteak antolatuta, bi eskoletako LH3 eta LH6 arteko haurrei zuzenduta.

APIRILAK 12, OSTIRALA. ORIO KORRIKA!

11:00 Korrika Txikia herriko kaleetan barrena, bi eskoletako haurrekin. Bukaera Herriko Plazan emango zaio 12:00ak inguruan.

13:47 KORRIKA iritsiko da Orioko plazara. Zarauztik barrena etorriko da eta Aginaga aldera joango da gero.

19:00 Bertso-saioa Gabon tabernako tunelean: Orioko eta Azkoitiako bertsolariak: Iñaki Gurrutxaga (Orio), Egoitz Eizagirre (Orio), Unai Izagirre (Azkoitia) eta Eneritz Artetxe (Azkoitia).

21:00 Afaria eta bertso zaharrak Gure Etxea elkartean. Entsalada eta gisatua. 15 euro. Afalostean Errikotxiako kideek bertso zaharrak abestuko dituzte, Imanol Urkizuk gitarrarekin lagunduta. Afari-txartela aldez aurretik erosi behar da kultur etxean.

OHARRAK

KORRIKEROAK apustua: Zergatik Ez taldeko neskak Orioko plazatik aterako dira korrika Aginaga aldera, KORRIKArekin batera, eta apustugileek asmatu beharko dute zenbat kilometro egingo dituen urrutien iristen denak.

BUKAERAKO EKITALDIRAKO AUTOBUSA: Urola Kosta eskualdetik autobusa antolatuko du AEK-k, KORRIKAren bukaerako jai-ekitaldira joateko, Gasteizera, apirilaren 14an. Autobuserako txartela aldez aurretik erosi behar da. Prezioa: 11 euro.

 
 

#s3gt_translate_tooltip_mini { display: none !important; }

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.