Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du ostegunean, apirilak 25

Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo da, udaletxean. 19:30ean hasiko da, eta gai hauek aztertuko dira:

1. Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren bilkura hauen zirriborroak: 2024ko urtarrilaren 25eko eta otsailaren 29ko ohiko bilkuretakoak eta 2024ko martxoaren 11ko eta 21eko ezohiko bilkuretakoak.

2. Lehen onarpena ematea, egoki bada, ordenantza fiskalen eta bere eranskinen aldaketari.

3. Lehen onarpena ematea, egoki bada, Orioko aparkalekuak arautzen dituen udal-ordenantzaren aldaketari.

4. Eskariak eta galderak.