Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek kontzertua emango dute Aian, larunbatean

 

Herriko musikari gazteak Aian izango dira asteburuan. Apirilaren 27an izango da, larunbatarekin, eta Danbolin Musika eta Dantza Eskolako bandak eta txistulariek, trikitixa- taldeak eta dantzariek hartuko dute parte emanaldian. 18:00etatik aurrera izango da ekitaldia, Aiako Plazan.