«Herri bat ez da galtzen kanpokoek Orion kontsumitzen ez dutelako, Oriokoek bertan erosten ez dutelako baizik» lelopean, Orioko Udalak herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko kanpaina abiarazi du, herritarrak bertako dendetan erostera bultzatzeko.
Gure denda, taberna, jatetxe eta zerbitzuak herri-bizitzaren eragile dira. Ilusioz, kolorez eta lagunez betetzen dute Orio. Herritarren topagune dira, gertukoak eta bereziak.
Orioko merkatari eta ostalariak gure zain daude!
Sartu kalera! Bizi kalea! Erosi Orion!