Epe administratiboak berriro kontatzen hasiko dira ekainaren 1etik aurrera

Traducción automática al castellano

COVID-19a dela-eta indarrean jarritako alarma-egoerak, besteak beste, epe administratibo guztiak etenda geratzea eragin zuen, baita udaletakoak ere. BOEn maiatzaren 23an argitaratutako 537/2020 Errege Dekretuak, ordea, 9. artikuluan, ezartzen du epe administratibo guztiak berriro kontatzen hasiko direla 2020ko ekainaren 1etik aurrera.

Beraz, alarma-egoeraren ondorioz Udalak etenda eduki dituen epe administratibo guztiak berriro hasiko dira kontatzen datorren astelehenetik aurrera.

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.