Orioko hondartza ere «dinamikoa» izango da

Traducción automática al castellano

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak egindako gomendioa aintzat hartuta, Udalak erabaki du Orioko hondartza ere «dinamikoa» izango dela aurrerantzean; hau da, posible izango da bertan paseatzea, kirola egitea eta bainatzea, baina ez etzanda egotea eguzkia hartzen edo bertan egonean egotea.

Udalak aurrez emana zuen, goizean bertan, hondartzan egonaldi motzak egiteko aholkua, baina, Osasun Sailak emandako gomendioa eta gero, eta azken egunotan antzemandako jokabide desegokiak ikusita, pauso bat gehiago eman du, herritarren segurtasuna eta osasuna bermatzeko.

Udalak goizeko oharrean eman dituen beste bi aholkuek indarrean segitzen dute oraindik: alegia, kontu handiz bainatzea, kontuan hartuta sorosle-zerbitzurik ez dagoela, eta hondartzan ere bi metroko segurtasun-distantzia gordetzea.

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.