Miriam Mendoza ipuin-kontalaria izango da azaroaren 9an kultur etxean

Traducción automática al castellano

Liburutegiak hilero antolatzen dituen ipuin-kontaketa saioetako bat izango da datorren astelehenean, azaroak 9, 18:00etan hasita.

Miriam Mendoza ipuin-kontalariak emango du saioa. Miriam ezaguna da Orioko haurrentzat, lehenago ere askotan etorri izan da-eta liburutegira.

Saioa kultur etxeko areto nagusian egingo da eta 3 eta 6 urte arteko haurrentzat eta gurasoentzat da.

Gonbita hartu behar da, aldez aurretik

COVID-19aren pandemiak sortutako egoerak behartua, ekitaldiak 30 laguneko aforo mugatua izango du eta, hori dela eta, bertaratu nahi dutenek gonbita jaso beharko dute aldez aurretik kultur etxean bertan.

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.