Bentako bidea itxita izango da asteazkenean, bertako bizilagunentzat izan ezik

Traducción automática al castellano

Udalak aginduta, bide ertzeko zuhaitzak mozten eta kimatzen ari da Txukun lorazaintza-enpresa, arriskuak saihesteko. Hori dela-eta pasaerarik ez da izango ibilgailuentzat, ez badira inguruko baserri eta etxeetako bizilagunenak. Bidea moztuta izango da egun osoan, 08:00etatik 19:00etara.

Astelehenean hasi zuten lana eta asteazkenean bukatuko dute, gauzak ondo bidean.

Barkatu eragozpenak.

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.