Ibaien Nazioarteko Eguna ospatzeko ibilaldia antolatu du Herrio natur taldeak maiatzaren 10ean

 

Maiatzaren 11 Ibaien Nazioarteko Eguna da, eta horren aitzakian, jarduera ugari antolatuko dira munduan barrena. Orioko Herrio natur taldeak ere ospakizunarekin bat egingo du, eta ibilaldia egingo dute bezperan, maiatzaren 10ean, ostiralarekin, Altxerri errekan gora. 17:00etan jarri dute hitzordua, Herriko Plazan, eta Agorregiraino egingo dute bidea.

Ibilbidean zehar, geldialdiak egingo dituzte eta ibaien ekosistemaren inguruko azalpenak emango dizkiete ibiltariei. Adin guztietako herritarrentzako plana izango da, elkarrekin arratsalde pasa ederra egiteko.