Igandean pasatuko da herritik Itzulia Women 2024 txirrindulari-proba

 

Ostiralean hasiko da, Gasteizen, Itzulia Women 2024 txirrindulari-proba, eta hirugarren eta azken etapa Donostian hasi eta bukatuko da maiatzaren 12an, igandearekin. Oriotik azken egun horretan pasatuko da, eguerdian.

Igeldotik etorriko dira txirrindulariak eta Ortzaikako errotondaraino joko dute, Txanka-hondartzako bidetik barrena; handik Usurbil aldera hartuko dute.

Txirrindulari-probak eragin hauek izango ditu trafikoan 12:00etatik 14:00etara bitartean (gutxi gorabehera):

  • Bentako bidea itxita egongo da.
  • Autopistako sarrera-irteerak moztu egingo dira.
  • Hondartzako irteera itxi egingo da.
  • N-634 errepidea itxi egingo da, Oriotik Donostia aldera.

Beraz, bi ordu inguruko tarte horretan, herriko ibilgailuek Ibai Ondotik barrena atera beharko dute Oriotik eta, Donostiarantz joan nahi izanez gero, Zarautza jo beharko dute, autopista hartzera.

Barkatu eragozpenak.