Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du ostegunean, ekainak 24

Traducción automática al castellano

Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo da, udaletxean, distantzia- eta segurtasun-neurriak zainduta. 19:30ean hasiko da, eta gai hauek aztertuko dira:

1.- Berrestea, egoki bada, 2021eko ekainaren 17ko 313/2021 zenbakidun alkate-dekretua. Dekretu horren bitartez onartzen da Orioko herrian bertakoentzat aparkatzeko guneak sortzea eremu jakin batzuetan.

2.- Dagozkion erabakiak hartzea, egoki bada, Arrantzale kaleko bidegorria hondartzako bidegorriarekin lotzeko proiektuari buruz.

3.- Eskariak eta galderak.