Udal-plantillaren egonkortze-prozesuko lehen behin betiko bederatzi ebazpenak jakinarazi ditu epaimahaiak

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuaren barruan, Orioko Udalak udal-plantillako 47 lanposturen deialdia egin zuen iazko udaberrian. Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sinatutako kudeaketa-gomendioaren baitan, Aldundia arduratu da lanpostu bakoitzera aurkeztutako hautagaien kalifikazioak emateaz eta Udalari bidaltzeaz. Eta orain, bederatzi lanposturen behin betiko ebazpenen berri eman dio.

Aldundiko epaimahai kalifikatzaileak ebatzi dituen lanpostuak hauek izan dira:

Epaimahaiaren ebazpenak lanpostuetarako proposatzen dituen hautagai horiek izendatu beharko ditu orain Udalak, eta horren ondoren, prozesu horiek bukatutzat emango dira.