Aparkatzeko Udal Txartela urte bukaera arte izango da indarrean

 

Hainbat herritarrek Udalera jo dute, 2023ko Aparkatzeko Udal Txartelaren inguruan galdezka. Orion erroldatuta dauden ibilgailuek aurten ez dute txartel berria eskatu behar, iaz martxan jarri zen zirkulazio-eredu berriak arautzen duenez, txartelak bi urteko iraupena duelako: 2023ko abenduaren 31ra arte. 2024-2025 aldirako, ordea, txartel berria eskatu beharko da, baina horretarako epea azaroan zabalduko da.

Bestetik, Orion erroldatuta ez dauden ibilgailuen txartelak urtebeteko iraupena du, eta hori bai, urtero berritu behar da. Iazko azaroan zabaldu zen 2023ko txartelak eskatzeko epea, eta 2024koa eskuratzeko epea, berriz, aurtengo azaroan zabalduko da, herrian erroldatutako ibilgailuenarekin batera. Data zehatzak epea hurbildu ahala iragarriko dira.