Udalak hilaren hasieran aurreratu zuen bezala, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuaren barruan, Orioko Udalak udal-plantillako 47 lanposturen deialdia egin du. Estatuko Aldizkari Ofizialean gaur argitaratu dira deialdiak, eta izena emateko epea apirilaren 19tik maiatzaren 17ra izango da.
Izena emateko bi aukera daude, oinarriek zehazten dutenaren arabera:
– Aurrez aurrekoa. Horretarako, deialdi bakoitzari dagokion eskaera-orria beteta aurkeztu beharko da udaletxeko bulego orokorrean, 8:30-14:30 arteko ordutegian.
– Lotura honetan, EPE-Lan eskaintzak atalean, eskaintza bakoitzaren espedientea ageri da. Eta eskaintza bakoitzaren barruan, izena emateko aukera izango da apirilaren 19tik aurrera, ESKAERA AURKEZTU botoiaren bidez. Horretarako, ezinbestekoa izango da BakQ edo ziurtagiri digitala aktibatuta izatea.
Izen-ematea elektronikoki egiteko, gida honetan zehazten dira jarraitu beharreko urratsak.