Arhus Brass haize-hirukoteak kontzertua emango du asteazkenean zimitorioan

 

Joshua Coll Tulloch, Sander Torell Gimse eta Asier Sarasola Uranga musikariek osatzen dute Arhus Brass haize-hirukotea, eta asteazken honetan, uztailak 10, kontzertua emango dute Elizako zimitorioan, 19:00etan. Iñigo Perona Balda oriotarrak kolaboratuko du emanaldian.

Sarasola tronpeta-jotzaile oriotarra da taldeko kideetako bat, eta haren ekimenez, adiskide dituen Coll eta Torell tronboi-jotzaileekin batera eskainiko du saioa. Errenazimendu garaiko doinuak, baina baita musika garaikide esperimentala eta jazz eta musika modernoa ere izango da entzungai. Ordubete inguruko emanaldia izango da, eta herritar guztiak daude gonbidatuta.