Arte-jarduera bat antolatu du Udalak DBHko gazteentzat, uztailaren 1ean

 

Zorione Mendez Martin oriotarrak bideratuko du jarduera eta Herriko Plazan egingo da, San Pedro festen programaren barruan. «TAPIZA. Irudimena plazara!» jarduera uztailaren 1ean egingo da, astelehenarekin, 11:00etan hasita. 

Jardueran parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik, galdetegi honen bidez. Izena emateko azken eguna: ekainaren 27a. 30 lagunek parte hartu dezakete jardueran, gehienez.

Jardueran zurezko xafla batzuen gainean pintatuko dute gazteek, Zorione Mendezek gidatuta, eta, ondoren, udaletxeko fatxadan zintzilikatuko dute egindako lana, herritarrek ikusi ahal izateko.