Asteazkenean N-634 errepidea moztuko da Orion, 13:45ak aldera, Itzulia dela eta

Asteazkenean, apirilak 5, Oriotik pasatuko da Itzulia Basque Country bizikleta-lasterketa eta, horren ondorioz, N-634 errepidea itxita egongo da ibilgailuentzat tarte batez, 13:45ak inguruan hasita.

Antolatzaileek aurreikusten dute Itzulia 14:15ean pasatuko dela Oriotik, Aginagatik etorrita eta Zarautz aldera, baina ordua aldatu daiteke lasterketak daraman abiaduraren arabera. Ertzainek, udaltzainek eta boluntarioek zainduko dituzte errotondak eta bidegurutzeak eta zirkulazioa ordu erditik gora etengo da bi zentzuetan: Zarautz aldera eta Donostia aldera. Lasterketa garaiz badator eta gorabeherarik ez bada, 14:45erako irekita egon liteke berriz zirkulazioa.

Barkatu eragozpenak.