Atzerritarrek bozkatzeko eskubidea erabili dezakete 2023ko udal-hauteskundeetan

 

2023ko maiatzaren 28an udal-hauteskundeak egingo dira, eta Orion bizi diren atzerritarrek botoa emateko aukera izango dute, baldintza batzuk betez gero. Horretarako, aldez aurretik, hautesle-erroldan izena eman behar dute.

Europar Batasuneko herritarrak (EB)

Aurretik inoiz botoa eman badute, ez dute ezer egin behar, dagoeneko hautesle-erroldan daude-eta.

Inoiz bozkatu ez badute, aurrena hautesle-erroldan izena eman behar dute. Horretarako, Orioko biztanleen erroldan izena emanda egon behar dute eta, horrez gain, udal-hauteskundeetan botoa emateko borondatea adierazi behar dute, hiru modu hauetakoren batean: internet bidez, helbide honetan; Orioko udaletxera etorrita; edo posta arruntez, Hautesle Erroldaren Bulegoak bidaliko dien gutunari erantzunez.

Hautesle-erroldan izena emateko azken eguna 2023ko urtarrilaren 30a izango da EBko herritarrentzat.

Zehaztasun gehiago: hemen.

Espainarekin akordioa duten EBtik kanpoko estatuetako herritarrak

Espainiarekin akordioa duten herrialde hauetako herritarrek ere aukera izango dute bozka emateko, baldintza batzuk beteta: Bolivia, Cabo Verde, Txile, Kolonbia, Korea, Ekuador, Islandia, Norvegia, Zeelanda Berria, Paraguai, Peru, Erresuma Batua eta Trinidad eta Tobago.

Herrialde horietako herritarrek, boto-eskubidea erabili ahal izateko, aldiro adierazi behar dute bozka emateko asmoa dutela. Hau da: udal-hauteskunde bakoitzerako egin behar dute eskaera.

Kasu honetan, hautesle-erroldan izena emateko azken eguna 2023ko urtarrilaren 15a izango da.

Zehaztasun gehiago: hemen.

Informazio orokorra, zenbait hizkuntzatan

Bozka emateko eskubidea: Euskaraz
Bozka emateko eskubidea: Gaztelaniaz
Bozka emateko eskubidea: Ingelesez
Bozka emateko eskubidea: Frantsesez
Bozka emateko eskubidea: Errusieraz