Aurtengo San Pedro festetan gazteentzako jarduerak indartu dira


Joan den ostiralean kaleratu zuen Udalak 2024ko San Pedro festetako programa. Ekitaldi ugari izango dira ekainaren 28tik uztailaren 1era, baita etxeko gaztetxoentzat ere. Hain zuzen ere, haientzako jarduera-eskaintza zabaltzeko esfortzua egin du festa-batzordeak, eta hau da emaitza: 

Ekainak 28

  • 3×3 futbol txapelketa, 14:30ean Mendibeltz futbol-zelaian. Izen-ematea Zaraguetan, kiroldegian edo formulario bidez, ekainaren 17a baino lehen. 

Ekainak 29

  • Slackline-a errio gainean (gazteentzat propio jarriko da bigarren bat), 11:00etan moilan. Ez da aurrez izena eman behar, baina neoprenoa eramatea ezinbestekoa da.
  • Bizikleta-igoera Pillikura eta San Martinera, 11:30ean, Herriko Plazatik abiatuta. Izen-ematea Zaraguetan, Ikastolan eta Kolon Txikin, ekainaren 22a baino lehen. 

Uztailak 1

  • Tapiza: irudimena plazara! Arte-jarduera DBHko gazteentzat, 11:00etan Herriko Plazan. Lotura honetan aurrena izena ematen duten 30 lagunek hartuko dute parte.
  • Arrantza-lehiaketa, 11:30ean anbulatorio atzean. Izen-ematea egunean bertan egingo da.
  • Pintxo hotzen lehiaketa, 11:30ean Herriko Plazan. Ikastolako DBHko ikasleek antolatuta. Izen-ematea Ikastolaren bidez.

Horrez gain, gainerako egunetan ere kontzertuak eta herritar guztiei zuzendutako bestelako ikuskizunak izango dituzte gazteek. Programa osoa hemen ikusgai.