Azarorako hainbat jarduera antolatu ditu Ahalduntze Eskolak

 

Azaroaren 25eko Indarkeria Matxistaren Aurkako egunaren harira, Orioko Ahalduntze Eskolak hainbat saio antolatu ditu hilabete osoan zehar. Lehena azaroaren 4ko Magma Mia bakarrizketa izango da, Beatriz Egizabalen eskutik.

Bi dira Ahalduntze Eskolak urte osoan eskaintzen dituen zerbitzuak: aholkularitza juridikoa, batetik, eta indarkeria matxistaren inguruko bidelaguntza eta aholkularitza zerbitzua, bestetik. Kultur etxean dute bulegoa, lehen solairuan, eta hara joateko, aurretik hitzordua hartu behar da: 623 178 553 telefonoan edo ahalduntzeeskola@orio.eus helbide elektronikoan.

Hauek dira azaroan antolatu dituzten jarduerak:

> Azaroak 4, ostirala. Beatriz Egizabalen Magma Mia bakarrizketa kultur etxean, 19:30ean.

> Azaroak 10, osteguna. Lodifobia gorpuztua osatzen tailerra Salatxo aretoan, 18:30ean. Saioa Espazio Lunarra (G)une Holistiko Psikoterapeutikoak gidatuko du.

> Azaroak 14, astelehena. Emakume musulmanak eta beren janzkera. Aurreiritziak gutxitzeko begirada bat hitzaldia kultur etxean, 18:30ean.

> Azaroak 23, asteazkena. Abortuaren lege-proiektu berriaren gakoak hitzaldia Salatxo aretoan, 18:30ean. Saioa Irule bulegoak gidatuko du.

Informazio zabalagoa topatuko duzue Ahalduntze Eskolaren sare sozialetan.