AZTIk emandako hitzaldiaren bideoari euskarazko azpidatziak jarri dizkio Udalak

 

Ekainaren 13an, ostegunarekin, bisiguaren (Pagellus bogaraveo) egoera biologikoari buruzko hitzaldia eman zuen Guzman Diez AZTIko ikertzaile eta biologian doktoreak Orion. Kultur etxean egindako saioa grabatu egin zen, eta bideoa Orioko Udalaren Youtubeko kanalean dago ikusgai, euskarazko azpidatziekin.

Elhuyarren ADITU itzultzaile neuronalaren bidez garatu ditu Udalak azpidatziak.