Bart gauean larrialdi-simulakroa egin dute Aia eta Orio arteko trenaren pasabidean

Euskal Trenbide Sarearen Autobabes Planaren eraginkortasuna frogatzeko, larrialdi-simulakroa egin dute bart Aia eta Orio arteko trenbide-sarean. Euskal Trenbide Sarearen, Euskotrenen eta osasun-larrialdietako agente ezberdinen artean koordinatutako simulakroa izan da (SOS DEIAK-112, Osakidetza, Gipuzkoako Suhiltzaileak, Udaltzaingoa, Ertzaintza eta DYA).

Aia eta Orio arteko pasabidean, trena errailetik irten dela irudikatu dute, eta ondorioz, istripua izan duela, zauritu larriak eraginez. Halako kasuetan jarraitu beharreko prozedura aktibatu dute.

Simulakroaren balorazioa egingo dute datozen asteetan, eta ondorioak aterako dituzte kasu errealetan jarraitu beharreko protokoloa hobetzeko.