Bihar egingo dute Balearen Eguneko programa ixteko bilera irekia

Datorren maiatzaren 14an, larunbatarekin, Balearen Eguna ospatuko da herrian. Aurtengoa berezia izango da eta, egitaraua prestatzeko, bi bilera ireki deitu ditu orain arte Udaleko Kultura sailak. Bihar, apirilaren 26an, hirugarren saioa egingo dute 19:30ean kultur etxean, eta herriko eragile eta elkarteei egin diete deialdia, denen artean, eguneko programa ixteko. Gonbidatuta zaudete!