Urtero bezala, urtarrilaren 5eko iluntzean Erregeen kabalgata egingo da herrian. Bertan parte hartuko duten haurrek 17:30ean egon beharko dute Ikastolako pergolan eta, aurten bai, Erregeek goxokiak banatuko dituzte ibilbidean zehar; glutenik gabeko karameluak izango dira.
Goizean, Bizarzuri
Goizean, 10:30ean hasita, Bizarzuri ibiliko da herriko kaleetan haurren gutunak jasotzen. Hauxe izango da Bizarzuriren ibilbidea:
- Irteera Gaztelekutik (10:30)
- Pelotari kalea
- Eusko Gudari kalea
- Bikamiotako errotonda
- Arrantzale kalea
- Geldialdia Baxoalde parkean (10:45-11:00)
- Arrantzale kalea
- Geldialdia Ikastola aurreko plazan (11:15-11:45)
- Abeslari kalea
- Kaia kalea
- Ibai Ondo kalea
- Geldialdia Ibai Ondoko plaza gorrian (12:00-12:15)
- Ibai Ondo kalea
- Aita Lertxundi kalea
- Aritzaga kalea
- Amaiera Herriko Plazan (12:30-13:00)
Erregeen kabalgata
Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, hauxe izango da Erregeek egingo duten ibilbidea:
- Oriora iritsi (18:00)
- Zubia
- Aita Lertxundi kalea
- Ibai Ondo kalea
- Geldiunea udaletxe parean (18:45 aldera)
- Ibai Ondo kalea
- Eusko Gudari kalea
- Bikamiotako errotonda
- Arrantzale kalea
- Baxoalde kalea
- Palota kalea
- Balearen kalea
- Kiroldegia (amaiera, 20:00ak aldera)
Trafikoan eragina
Erregeen kabalgatak irauten duen bitartean, 17:30etik 20:30era, herrigunerako sarrera itxita egongo da, eta Txanka-Hondartza bidea erabili beharko da sartu-irteeretarako. Barkatu eragozpenak.