Bihar iritsiko dira Bizarzuri eta Erregeak Oriora

Argazkia: Karkara

Urtero bezala, urtarrilaren 5eko iluntzean Erregeen kabalgata egingo da herrian. Bertan parte hartuko duten haurrek 17:30ean egon beharko dute Ikastolako pergolan eta, aurten bai, Erregeek goxokiak banatuko dituzte ibilbidean zehar; glutenik gabeko karameluak izango dira.

Goizean, Bizarzuri

Goizean, 10:30ean hasita, Bizarzuri ibiliko da herriko kaleetan haurren gutunak jasotzen. Hauxe izango da Bizarzuriren ibilbidea:

  • Irteera Gaztelekutik (10:30)
  • Pelotari kalea
  • Eusko Gudari kalea
  • Bikamiotako errotonda
  • Arrantzale kalea
  • Geldialdia Baxoalde parkean (10:45-11:00)
  • Arrantzale kalea
  • Geldialdia Ikastola aurreko plazan (11:15-11:45)
  • Abeslari kalea
  • Kaia kalea
  • Ibai Ondo kalea
  • Geldialdia Ibai Ondoko plaza gorrian (12:00-12:15)
  • Ibai Ondo kalea
  • Aita Lertxundi kalea
  • Aritzaga kalea
  • Amaiera Herriko Plazan (12:30-13:00)

Erregeen kabalgata

Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, hauxe izango da Erregeek egingo duten ibilbidea:

  • Oriora iritsi (18:00)
  • Zubia
  • Aita Lertxundi kalea
  • Ibai Ondo kalea
  • Geldiunea udaletxe parean (18:45 aldera)
  • Ibai Ondo kalea
  • Eusko Gudari kalea
  • Bikamiotako errotonda
  • Arrantzale kalea
  • Baxoalde kalea
  • Palota kalea
  • Balearen kalea
  • Kiroldegia (amaiera, 20:00ak aldera)

Trafikoan eragina

Erregeen kabalgatak irauten duen bitartean, 17:30etik 20:30era, herrigunerako sarrera itxita egongo da, eta Txanka-Hondartza bidea erabili beharko da sartu-irteeretarako. Barkatu eragozpenak.