Bikamiotako jaiak bertan behera geratuko dira

Bikamiotako jaiak izugarriak izan dira beti, eta jende askoren bihotzetan jarraitzen dute. Aurten, taldetxo bat jai haiek abuztuaren 29an biziberritzeko prestatzen aritu da, mimoz eta gogoz.

Baina jaiak berriro ekartzeko txinparta izan den pertsonak ustekabean utzi gaitu. Eta, haren faltan, auzoari festa-gogoa falta zaio. Horregatik, bera gogoan, aurten jaiak ez ospatzea erabaki dute.

Bihotza hutsik eta, aldi berean, esker onez utzi digu Nekanek. Eskerrik asko, bihotzez, auzoaren eta herriaren alde emandako guztiagatik.

Muxu eta besarkadarik beroena haren gertuko guztiei.