15. Bisiguaren Festa ospatuko da asteburuan Herriko Plazan, eta inguru guztia oinezkoentzako eremu bihurtuko da, parte-hartzaileen erosotasuna eta segurtasuna bermatzeko. Moilako errepidea itxita egongo da larunbatean 11:00etatik 23:00etara; eta igandean, aldiz, 11:00etatik 18:00etara.
San Pedro jaietan ez bezala, oraingoan moilako errepidea soilik itxiko da, eta beraz, herriko sarrera-irteerak zabalik mantenduko dira bi egun horietan. Dena den, 2,4 metrotik gorako ibilgailuei debekatu egingo zaie Txistulari kaletik sartzea, ez direlako N-634 errepidearen zubi azpitik pasatzen.
Debekuaren berri ematen duten seinaleak jarri ditu Udalak Txistulari kaleko sarbidean, Errusta tabernaren parean. Baina debekua indarrean sartu arte estalita mantenduko dira.