Danbolin Musika eta Dantza Eskolak ateak irekiko ditu maiatzaren 30ean eta ekainaren 6an, biak ostiralak. Egun horietan, herritarrek aukera izango dute eskola hobeto ezagutzeko eta datorren ikasturteko eskaintzaren berri jakiteko. Gainera, egunotan banatu da etxez etxe 2025-2026 ikasturteko informazioa biltzen duen eskuorria, eta Danbolin Musika eta Dantza Eskolaren orrialdean ere kontsultatu daitezke egutegiaren, matrikularen eta eskaintzaren inguruko zehaztasunak.
Ate irekietako egunetan bertaratzen direnek Danbolin Musika eta Dantza Eskolaren ikasketa-planaren berri jasoko dute eta zalantzak argitzeko aukera izango dute matrikulazioari begira. Bisitak honela antolatu ditu Danbolin Musika eta Dantza Eskolak:
Maiatzaren 30ean, ostiralean, 17:00etan:
2019an eta 2020an jaiotako haurren gurasoentzat. Aldi berean, haurrek klaseetara joateko aukera izango dute:
- 2019an jaiotakoak: Ekainaren 9 eta 11n, 16:50ean, Musika eta Dantza Eskolan.
- 2020an jaiotakoak: Ekainaren 9an, 16:50ean, Musika eta Dantza Eskolan.
Maiatzaren 30ean, ostiralean, 18:00etan:
2018an edo aurretik jaiotako edonorentzat.
- Instrumentuko edo dantzako irakaslearekin saio praktiko batean parte hartzeko, deitu eta hartu hitzordua.
Ekainaren 6an, ostiralean, 17:00etan:
2021ean jaiotakoentzat (guraso eta haurrak).
Danbolin Musika eta Dantza Eskolako eraikina Iturbide kalean dago, Goiko kalean, 18. zenbakian. Bisita horietara azaltzerik ez duenak aukera dauka edozein kontsulta telefonoz egiteko 943 833 727 zenbakian edo idatziz danbolin@orio.eus helbidera.
