Haurreskolako guraso-batzordearen ekimenez, 0-3 urte arteko haurren eta pantailen erabileraren inguruko hitzaldia emango du Ainhoa Azpirozek. Maiatzaren 27an izango da, asteartearekin, 17:00etan hasita, Maria Maestra haurreskolan.
Saioa herritar guztiei zuzenduta egongo da, hau da, ez da haurreskolako gurasoa izan behar hitzaldia entzutera joateko. Hala ere, plaza mugatuak izango dira, eta ezinbestekoa da aurrez izena ematea haurreskolan bertan ala kultur etxeko harreran.
Informazio osagarria behar izanez gero, jarri harremanetan haurreskolarekin.