Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleen emanaldiak, herriko bi ikastetxeetan

 

Ikasturteari amaiera emateko eta Orioko bi ikastetxeetako ikasleei instrumentuak erakusteko, Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek kontzertu pedagogiko bana eskainiko dute zentro bakoitzean. Gaur, ekainaren 6an, izan dira Orioko Herri Ikastolan, eta datorren ostegunean, hilak 13, Zaragueta Herri Eskolara joango dira.

Ikasleek gustura hartzen dituzte saioak, eta gogoz txalotzen dituzte ikaskideen musika-dohainak. Aukera ederra da instrumentuak gertutik ikusi eta bakoitzaren ezaugarrien berri izateko.