‘Denon bizitzak erdigunean’ lelopean, manifestazioa egingo da martxoaren 8an

 

Mugimendu feministak zaintza-sistema jarriko du aurten martxoaren 8ko aldarrikapenen jomugan. ‘Denon bizitzak erdigunean’ izango da lelo nagusia, eta Orioko Emakume* Mahaiak bat egin du deialdiarekin. Orion, 19:00etan irtengo da manifestazioa, Herriko Plazatik.

Banderolak

Horrez gain, aurten ere eskuragai izango dira kultur etxean Gu ere martxoak 8 banderolak, herriko balkoi eta leihoetan jartzeko. Eskualdeko udalek eta ikastetxeek osatzen duten Hezkidetza Foroaren ekimenez egindako banderolak dira, eta aurten doan hartu daitezke, kultur etxeko ordutegian.

Banderola horien bidez, berdintasuna lortzeko geratzen zaigun bidea gogora ekartzea da helburua, eta aurrera egiteko ezinbestekoa den guztion konpromisoa azpimarratzea.