Digitalizazio arloko 7 tailer eskainiko ditu Udal Elkarteak, udan hasita, OSTIRAL TEKNOLOGIKOAK programaren barruan

SPRIren eskutik, Urola Kostako Udal Elkarteak OSTIRAL TEKNOLOGIKOAK izeneko egitasmoa antolatu du. Helburua da eskualdeko enpresei digitalizazioaren alorrean urratsak egiteko eta estrategia digitalak garatzeko trebakuntza eskaintzea.

Enpresa txiki, autonomo eta ekintzaileentzat dira tailerrak.

Zazpi prestakuntza-tailer

Guztira, 7 prestakuntza tailer eskainiko ditu Udal Elkarteak. Aurrez aurrekoak izango dira eta Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan emango dira. Lan-saio bakoitzak 3 orduko iraupena izango du: 09:30tik 12:30era.

Hauek dira antolatutako tailerrak:

UZTAILEAN

  • 2021/07/02: Presentzia aktiboa Interneten. Ezagutarazi zeure burua Interneten, iritsi bezero gehiagorengana eta lortu bezeroak fidelizatzea haien beharren araberako programazio digitaleko kanpainak abiarazita.
  • 2021/07/09: Zerbitzuak kanal berrietan saltzea eta eskaintzea. Egokitu zure produktuak saltzeko eta zerbitzuak eskaintzeko duzun modua kanal digital berrietara
  • 2021/07/16: TICKET BAI. Ezagutu Foru Ogasunak eskuragarri jarri duen doako tresna.

IRAILEAN

  • 2021/09/17: Kudeaketa Digital Optimizatua. Arindu eta sinplifikatu zure zereginak, berehala eta ondo antolatuta edukiko baitituzu lanei eta eskaerei buruzko informazioa eta haien egoerari buruzko datuak, bezeroei zerbitzua eraginkortasun handiagoz eskaintzeko.
  • 2021/09/24: Administrazio publikoarentzako faktura elektronikoak sortzeko eta bidaltzeko gaitasuna.

URRIAN

  • 2021/10/08: Arindu zure negozioa gailu mugikorraren erabilera inteligentearen bidez.
  • 2021/10/22: Zibersegurtasuna enpresa txikietan. Ezagutu eraso bat jasotzeko zer arrisku duen zure enpresak eta txertatu segurtasunerako baliabide digitalak.

Tailerren batean parte hartu ondoren, eskatzaile guztiek banakako aholkularitza pertsonalizatua jasoko dute teknologien erabilera adimentsu eta intentsiboan urratsak egiten jarraitzeko.

Argibideak eta izen-ematea

Prestakuntza-tailerretan parte hartzeko, Urola Kostako Udal Elkartearen bidez eman behar da izena, bertara joanda edo e-maila bidalita:

  • Urola Kostako Udal Elkartea
  • Enpresa Sustapeneko eta Enpresentzako Zerbitzuak (Eli Uzkudun)
  • Tel. 943 890808, enpresa@urolakosta.eus

Izena emateko, datu hauek bidali behar dira:

  • IZK/NA
  • Enpresaren izena
  • Harremanetarako pertsonaren izen-abizenak
  • E-maila
  • Telefonoa
  • Intereseko ikastaroa(k)