Doako autobusa izango da, Eliseo Zelaietako Okestraren kontzertura joateko

Philippe Herreweghe zuzendari belgikarrak gidatuta Eliseo Zelaietako Orkestra orkestra frantziarrak (Orchestre des Champs-Élysées) kontzertua emango du Kursaal auditorioan ekainaren 1ean, ostegunarekin, eta saiora joan nahi duten oriotarrek doan izango dute autobusa, aldez aurretik izena emanez gero, maiatzaren 26a baino lehen.

Emanaldia 19:30ean hasiko da, eta Zumaiatik datorren autobusa 18:40an pasatuko da Orioko autobus geltokitik.

Orkestra frantziarraren eta zuzendari belgikarren arteko azken hiru hamarkadetako elkarketak arrakasta handia izan du nazioartean egin duten biran. Errepertorio klasikoko bi obra gailen aurkeztuko dituzte Donostian: Mozarten azken sinfonia eta Beethovenen hirugarren sinfonia apurtzailea, erromantizismo musikalaren hastapen gisa hartzen dena.

Nork bere sarrera erosi behar du

Ikuskizunera joan nahi dutenek beren kasa erosi behar dute sarrera Kursaalaren webgunean.

Sarrera erositakoan, autobuseko tokia erreserbatu behar da, orioturismo@gmail.com helbidera idatzita edo 943 83 55 65 telefonora deituta.

Sarrerak hainbat preziotan erosi daitezke, tokiaren arabera.

Ordu Gaztea / Langabetuak

Langabetuek eta 30 urtetik beherakoek 3 euroan erosi ditzakete sarrerak. Horretarako, sarrera erreserbatu behar dute 943 83 55 65 telefonora deituta. Behin erreserba eginda, kontzertuaren egunean, Kursaaleko leihatilara jo behar dute eta adina (Ordu Gaztea) edo lan- egoera (langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu. Lekua leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da.

Autobuserako izena emateko azken eguna maiatzaren 26a izango da.

Gutxienez 15 pertsonako talde bat ez bada osatzen, eskaintza bertan behera geratuko da (erositako sarreren dirua bueltatuko da, hori gertatuz gero).