Doako autobusa izango da, Kursaaleko Mitsuko Uchida piano-jotzailearen kontzertura joateko

Mitsuko Uchida piano-jotzaile japoniarrak kontzertua emango du Kursaal auditorioan urtarrilaren 13an, ostiralarekin, eta saiora joan nahi duten oriotarrek doan izango dute autobusa, aldez aurretik izena emanez gero, urtarrilaren 9a baino lehen. Mitsuko Uchida Mahler Chamber Orchestrarekin batera arituko da ekitaldian.

Emanaldia 20:00etan hasiko da, eta Zumaiatik datorren autobusa 19:10ean pasatuko da Orioko autobus geltokitik.

Mitsuko Uchida Mozarten interprete handienetako bat da, gaur egun. Aspalditik ari da Mahler Chamber Orchestra-rekin elkarlanean eta, batez ere, Mozarten pianorako obrak eskaintzen dituzte. Japoniarrak teknika gardena eta zaindua du, adierazkortasun handikoa.

Hauek dira kontzertuan joko dituzten piezak:

  • Mozart: Pianorako 25. Kontzertua
  • Schoenberg: 1. Ganbera Sinfonia
  • Mozart: Pianorako 27. Kontzertua

Nork bere sarrera erosi behar du

Ikuskizunera joan nahi dutenek beren kasa erosi behar dute sarrera Kursaalaren webgunean.
Sarrera erositakoan, autobuseko tokia erreserbatu behar da, orioturismo@gmail.com helbidera idatzita edo 943 83 55 65 telefonora deituta.

Sarrerak hainbat preziotan erosi daitezke, tokiaren arabera.

Ordu Gaztea / Langabetuak

Langabetuek eta 30 urtetik beherakoek 3 euroan erosi ditzakete sarrerak. Horretarako, sarrera erreserbatu behar dute 943 83 55 65 telefonora deituta. Behin erreserba eginda, kontzertuaren egunean, Kursaaleko leihatilara jo behar dute eta adina (Ordu Gaztea) edo lan-egoera (langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu. Lekua leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da.

Autobuserako izena emateko azken eguna urtarrilaren 9a izango da.

Gutxienez 15 pertsonako talde bat ez bada osatzen, eskaintza bertan behera geratuko da (erositako sarreren dirua bueltatuko da, hori gertatuz gero).