Donostiako Musika Hamabostaldiaren baitako emanaldia izango da Orion, igandean

Donostiako Musika Hamabostaldiaren Musika Aitzaki zikloaren barruan, Miriam Hontana eta Sònia Benavent biolin-jotzaileek kontzertua emango dute abuztuaren 23an, igandearekin, Orioko San Nikolas elizan, 20:30ean hasita. Emanaldia doakoa izango da.

Donostiako Musika Hamabostaldia abuztuaren 2tik 30era egingo da aurten, eta musika klasikoaren nazioarteko zein bertako erreferenteez gain, musika garaikidea, haurrei zuzendutako emanaldiak, eta beste hainbat ziklo paralelo ere eskainiko ditu. Tartean, Musika Aitzaki zikloa, jaialdiaren esentzia lurralde osora zabalduko duen ekimena.

Programa horren barruan, Miriam Hontana madrildarraren eta Sònia Benavent valentziarraren emanaldia egingo da Orion. Imitazione izenburupean, Vivaldi, Bach, Rameau, Leclair, Telemann, Purcell eta Rebel konposatzaileen obra ezagunak interpretatuko dituzte ibilbide oparodun bi artista gazteek.

Sarrera doakoa izango da. Informazio osagarria, hemen.