Ekain pailazoaren ‘Aho bete hortz’ ikuskizuna Orion izango da ikusgai

Datorren otsailaren 17an, ostiralarekin, Ekain pailazoak Aho bete hortz izeneko ikuskizuna aurkeztuko du kultur etxean, 18:00etan hasita. Sarrerak 2 euroan eskuratu daitezke online zein kultur etxean.

Txou izenarekin egin zen ezagun pailazo eta malabarista azpeitiarra eta, geroztik, ibilbide oparoa ondu du. Hainbat ikuskizun aurkeztu ditu Euskal Herriko oholtzetan, eta udan Gure Zirkuan ere aritu zen. Oraingoan, baina, bi urtetik gorako haurrei zuzendutako saioa emango du gurean: Aho bete hortz ikuskizuna.