Entzuteko guneak hitzordu bidez funtzionatuko du aurrerantzean


Maiatzaren 16an herrian izandako hilketa matxistaren ondoren, Orioko Udalak erreparazio-fasea abiatu zuen. Joan zen astelehenean martxan jarri zen Entzuteko gunea Salatxo aretoan, Sortzen Aholkularitzaren eskutik, eta aurrerantzean, zerbitzuak hitzordu bidez funtzionatuko du.

Orain arte bezala, gaian espezializatutako psikologoekin egoteko aukera izango dute herritarrek Entzuteko gunean. Baina, aurrerantzean, ezinbestekoa izango da hitzordua eskatzea 623 178 553 zenbakira deituta. Hitzordua hartzeko unean zehaztuko da arreta non eskainiko den.