Epaimahaigaien zerrenda jendaurrean izango da irailaren 8tik 19ra

Zinpeko Auzitegiaren 5/1995 Lege Organikoaren 13.2 artikuluan eta epaimahaigaien zerrendak osatzeko zozketa arautzen duen abuztuaren 4ko 1398/1995 Errege Dekretuaren 2. artikuluan ezarritakoa betetzeko, Udalak jendaurrean jarri du Orioko hautesle-erroldaren zerrenda. 

Zerrenda horrek 2022ko irailaren 16an hemezortzi urte edo gehiago dituzten hautesleak jasotzen ditu. Hautesle bakoitzari zenbaki korrelatibo bat esleitu zaio.

Zerrenda jendaurrean egongo da 2022ko irailaren 8tik 19ra, biak barne. Kontsulta egin nahi duenak, udaletxera jo dezake bulegoko ordutegian, hau da, astelehenetik ostiralera, 08:30tatik 14:30tara.