Erdi mailako kirol-teknikaria ordezkatzeko hautagaien behin betiko zerrenda kaleratu du Udalak

 

Erdi mailako kirol-teknikaria ordezkatzeko hautaketa-prozesua bukatzear da Orioko Udala. Martxoan argitaratu zuen deialdia Lanbideren bidez, eta 45 curriculum jaso zituen. Apirilaren 14an, ostiralarekin, bukatu zen alegazioak aurkezteko epea, eta bakarra jaso zen; hura aztertuta, behin betiko zerrenda onartu du epaimahaiak: hauxe.

Hurrenkera jarraituta, lehen postuan geratu den hautagaiarekin harremanetan jarri da Udala, eta datozen asteetan hasiko da lanean erdi mailako kirol-teknikari berria.