‘Eresia’ antzezlana otsailaren 11n eskainiko dute kultur etxean

 

Euskal sortzaileei beren proiektuak garatzen laguntzeko, Udalbiltzak Geuretik sortuak deialdia jarri zuen abian 2021ean. Bertan parte hartu zutenen artean dago Oier Zuñiga, eta ekimenari esker, Eresia antzezlana sortu zuen. Obra otsailaren 11n helduko da Oriora, larunbatarekin, eta kultur etxean izango da ikusgai, 19:00etatik aurrera.

Zuñigaren proiektuan hiru lagun izango dira oholtza gainean: Zuñiga bera, Belen Cruz eta Eneko Gil. Obraren abiapuntuan hau dago: maite dugun norbaiten heriotzaren aurrean, dolua eta agurra nola egiten ditugun; sortzaileak gaur egungo errituen irakurketa desberdin bat proposatzen du. Zuñigak amaren heriotzaren ondoren Bergaran egindako egonaldian sortu zuen lana.

Sarrerak, astelehenean

Antzezlanerako sarrerak urtarrilaren 30etik aurrera egongo dira salgai, bai kultur etxean eta baita online ere, 5 euroan.